SARBIDE-PROBAK 2021-2022
2020ko urriaren 15ean eguneratua
Datak:
Musika Ikasketa Profesionaletan sartzeko probetarako matrikula eta Oinarrizko Ikasketarako aurre-matrikula, maiatzaren 3tik 14ra bitartean, idazkaritza-ordutegian egingo dira.
Beste Kontserbatorio eta adskribatutako beste ikastetxeen espediente-lekualdaketen eskaerak maiatzaren 3tik 14ra egingo dira.
Izen-emate kostua:
Oinarrizko ikasketak egiteko sarbide-probako aurre-matrikulak ez du kosturik.
Ikasketa Profesionalak egiteko sarbide-probarako izen-emate tasa 28,02 €koa da.
Informazio gehigarria:
Bilboko J. C. Arriaga Musika Kontserbatoriorako Sarbide-Probei buruzko informazio gehigo eskatu nahi dutenek, teléfono bidezko hitzordua eska dezakete hurrengo posta elektronikoan:
jefadeestudios-ikasketaburua@conservatoriobilbao.com.
INFORMAZIO OROKORRA
OINARRIZKO IKASKETEN 1. MAILA |
Urtero Jasotako eskaera kopurua zentroko plaza libreen kopurua baino handiagoa denez, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan instrumentu bat ikasi nahi duten ume guztiek, musika ikasketak hasi ahal izateko , Sarbide-Proba erraza egin behar dute, oinarrizko ahalmenak balioezteko asmoz. Proba hau kontuan izanik, ikastetxeak zerrenda bat argitaratuko du, puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuz (gutxieneko mozte-nota: 140 puntu). Zerrenda horrek instrumentua eta musika-hizkuntzako taldea hautatzeko ordena ezarriko du. Oinarrizko sarbide-proba gainditzeak ez du plaza baten lorpena bermatzen zentroan. Kontserbatorioko ikasle ofizial bezala matrikulatzea, posible izango da bakarrik plaza libreak baldin badaude.
Aurre-matrikulak, sarbide-proba egiteko baino ez du balio, eta ez du zentroan plaza bat bermatzen.
Aurre-matrikula egiteko baldintzak:
- 2007 eta 2013 urteen artean jaioak izatea.
- Kontserbatorioko idazkaritzan edo web orrian eskuragarri dagoen ESKAERA bete eta ikastetxeko idazkaritzan eman, ezarritako epearen barruan. PDFa deskargatu.
- Eskatzailearen errolda-ziurtagiria.
Ikastetxean plaza lortzeko baldintzak:
- Gutxienez 140 puntu lortu behar da (adinaren araberako diferentziala batu gabe).
- Oinarrizko ikasketetarako sarbide-proba gainditzeak ez du plaza baten lorpena bermatzen zentroan. Kontserbatorioko ikasle ofizial bezala matrikulatzea, posible izango da bakarrik plaza libreak baldin badaude.
Prozesuaren egutegia:
- Izen-emateko epea: maiatzaren 3tik 14ra bitartean, idazkaritza-ordutegian.
- Kontserbatorioak eskaintzen dituen instrumentu-espezialitateen bideoak argitaratu ditu webgunean: sakatu esteka hau.
- Probaren eguna eta ordua: probak ekainaren 7an, 8an eta 9an egingo dira. Eguna eta ordua maiatzaren amaieran zehaztuko dira.
- Emaitzen argitaratzea: behin probak bukatuta, emaitzak iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira (inskripzio zenbakia eta lortutako puntuazioa). 2 eguneko epea egongo da erreklamazioak egiteko. Epe hori pasata, behin-betiko zerrenda argitaratuko da (adinarengatik emandako puntuak gehituz).
- Espezialitate instrumentaleko esleipena eta musika-hizkuntza taldearen aukeraketa: ekainaren 28an arratsaldeko 17:00etan eta saio bakarrean, ikasleak espezialitate instrumentala, baita ere instrumentu eta Musika-hizkuntzako ordutegia aukeratuko du.
Espezialitate desberdinetako plaza libreak, ekainaren 25ean web-orrian eta Iragarki-taulan argitaratuko dira.
Sarbide-Proban lortutako puntuazioak instrumentu eta musika-hizkuntza taldea aukeraketa ordena erabakiko du.
Aipaturiko sarbide-proban lortutako puntuazioan berdinketarik egotekotan, Eusko Jaurlaritzak egindako zozketan suertatu den hauste-letrak deitura-ordena erabakiko du.
Matrikulatzeko epea:
Ekainaren 28, 29 eta 30ean, 9:00etatik 13:30era.
IRAKASKUNTZA PROFESIONALAK |
2014ko urtarrilaren 30eko Ordena.
Ikasketa profesionalak egiteko sarbide-probetarako izen-ematea, Idazkaritzan egingo da maiatzaren 3tik 14ra bitartean, idazkaritza-ordutegian.
Proben datak zentroko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira.
Oinarrizko Maila bukatu eta Ikasketa Profesionalera sartu nahi duten ikasle guztiek sarbide-probak egin beharko dituzte derrigorrez.
Ikasketa Profesionaletan sartzeko betekizunak:
- Dokumentazioa bete eta idazkaritzan eman, ondorengo loturan adierazten den bezela, maiatzaren 3tik aurrera indarrean egongo den estekan: matrikulazio-esteka
- Maiatzaren 3tik 14ra bitartean, proban joko diren obra eta estudioen fotokopiak idazkaritzan eman.
- Sartu nahi den kurtsoko sarbide-proba gainditu (Baldintzak eta ikasturte bakoitzari buruzko informazioa Kontserbatorioko web-orrian argitaratuta daude).
- Ikasketa Profesionalerako sarbide-proba gainditzeak ez du plaza baten lorpena bermatzen zentroan. Kontserbatorioko ikasle ofizial bezala matrikulatzea, posible izango da bakarrik plaza libreak baldin badaude.
Proben garapena:
Ekainaren 10etatik Aurrera garatuko dira.
Sarbide-Probak espezialitate intrumentaleko epai-mahai bakarrak ebaluatuko ditu. Bai proba instrumentala bai proba teoriko-praktikoa egun berean egingo dira.
2014ko urtarrilaren 30ko aginduaren arabera: "Epaimahaiburuek egiaztatu egingo dute hautagaien nortasuna (hautagaiek nortasun-agiri nazionala edo beste egiaztagiriren bat aurkeztu behar dute). Kantuko edo espezialitate instrumentaletako postuetako hautagaiek epaimahaiaren aurrean interpretatuko dituzten obren partiturak eraman behar dituzte. Partitura horiek epaimahaiari emango zaizkio proba egin aurretik. Hautagaia pianoan izango duen laguntzailearekin aurkeztuko da probara”.
Interpretazio proba publikoa izango da eta epai-mahaiak grabatuko du.
Ikasturte eta espezialitate bakoitzeko proben edukiak web-orrian argitaratuko dira.
Emaitzak:
Ikasketa Profesionalerako sarbide-proben behin-behineko emaitzak (matrikula-zenbakia eta nota) kontserbatorioko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira.
Kexa-aldiaren ondoren, zentroak zerrenda bat argitaratuko du iragarki-taulan eta web-orrian, puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuz; zerrendako ordenak, Ikasketa Profesionaletako lehenengo kurtsoko ikasgai kolektiboen aukeraketarako balioko du.
Ikasketa profesionaletarako sarbide-proba gainditzeak ez du plaza baten lorpena bermatzen zentroan. Kontserbatorioko ikasle ofizial bezala matrikulatzea, posible izango da bakarrik plaza libreak baldin badaude.
Behin proba gainditu duten ikasle guztiek plaza desiratutako espezialitatean aukeratu dutelarik, itxarote-zerrendan dauden ikasleei eskainiko zaie, antzeko instrumentu batean matrikulatzeko aukera.
Matrikulazioa:
Behin sarbide-proba gaindituta, eta zentroan plaza lortuta, matrikula egingo da.
2021-2022ko ikasturterako matrikulak Kontserbatorioko idazkaritzan egingo dira ekainaren 17an eta 18an.
2021-22 PREZIOAK | ||
LEHEN ALDIZ MATRIKULATUAK | DAGOENEKO MATRIKULATUAK | |
OINARRIZKO IKASKETAK | 387,96 € Familia ugaria 193,98 € | 378,6 € Familia ugaria 189,3 € |
IKASKETA PROFESIONALAK | 481,2 € Familia ugaria 240,6 € | 471,8 € Familia ugaria 235,92 € |
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA (Alarma-egoera amaituko denean) |
GOIZEZ ASTELEHENETIK OSTIRALERA: Ordua: 9:00-13:30 |
ARRATSALDEZ ASTELEHENETIK OSTIRALERA: Ordua: 16:00-19:00 |
SARBIDE PROBAK - IKASKETA PROFESIONALAK
2021-22 IKASTURTEA
2020/10/15 eguneratua
Proba teoriko komunari buruzko sarbide-probak:
Proba teoriko-praktikoa 1., 2. eta 3. mailarako
Proba teoriko-praktikoa 4., 5. eta 6. mailarako
Espezialitate bakoitzari buruzko sarbide-probak:
Gitarra Anexo gitarra. Ariketa teknikoak eta bat-bateko irakurketa
Pianoa PIANORAKO DERRIGORREZKO OBRAK 2021ko martxoan argitaratuko dira