2. Materialaren erabileraren kudeaketa.


  1.  Ikasle ofizialei instrumentu mailegua.

 

Kontserbatorioaren mailegu-instrumenturen bat behar duten ikasle ofizial guztiek irakaslearen bidez eskatu behar dute, dagokion inprimakia betez.

 

Mailegatzeko prozedurari buruzko dokumentazio osoa Bilboko J. C. Arriaga kontserbatorioaren webgunean  www.conservatoriobilbao.com  dago.

 

Irakaskuntza profesionalean matrikulatutako ikasle guztiek beren musika-tresna izan behar dute ikasten ari diren espezialitaterako, behar bezala justifikatutako salbuespenetan izan ezik.

 

Instrumentua maileguan utzi ondoren, ikasleak eta haren gurasoek edo tutoreek arduratu behar dute instrumentua egoera ezin hobean edukitzeaz, hura zaintzeaz eta instrumentuak behar dituen hariak, erretxinak, kañak eta gainerako osagarriak eskuratzeaz. Gainera, akatsen bat izanez gero, konpondu egin behar da, Musika Kontserbatorioak gainbegiratuta, edo konpondu ezin bada, leheneratu egin behar da.

 

    Ikasturte akademiko baterako ematen den tresna kontratuan adierazitako egunean itzuli behar zaio irakasleari.

 

Mailegua bigarren urtez luzatzen bada, ikasleak lehen urtearen amaieran itzuli beharko du instrumentua, irakasleak haren egoera kontrola dezan. 


  1.  Musika-tresnak edo bestelakoak alokatzea

 

Beste pertonaren batek kontserbatorioko musika-tresnak edo bestelakoak alokatzeko, kontserbatorioko zuzendaritzari eskatu behar dio, idatziz edo zuzenbidean onartutako beste edozein bitartekoren bidez, aurreikusitako erabilera hasi baino zazpi egun natural lehenago gutxienez.

 

Eskatutakoak Musika Kontserbatorioko geleetan erabiltzeko badira, gela horiek erabiltzeko eskaerarekin batera egin beharko da.

 

Musika-tresnak edo bestelakoak alokatzeko eskaerak, gutxienez, honako informazio hau jaso beharko du:

 
  1. Pertsona edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatutako idazkia, honako hauek jasotzen dituena: musika-tresnak edo bestelakoak ikastetxetik ateratzeko eta entregatzeko eguna eta ordua, erabili nahi diren tresnak eta osagarriak, antolatzaileak eta parte-hartzaileak, eta jardueraren beraren eta haren helburuen deskribapen zehatza.

  2. Baimena eskatzen duenaren NANaren fotokopia. Eskabidea elkarte, erakunde edo organismoren baten izenean egiten bada, ordezkari-izaera hori jasotzen duen agiriaren kopia aurkeztu beharko da.

  3. Fakturazioa egiteko datuak: izen-abizenak edo sozietatearen izena, NAN/IFKren fotokopiarekin, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta banku-datuak..

  4. Eskaera baloratzeko oinarritzat har daitezkeen beste datu interesgarri batzuk.


Garrantzitsutzat jotzen den edozein musika-tresna eta/edo altzari alokatzea onartzeko, behar adinako aurrerapenarekin kontratatu beharko da aseguru-poliza bat, materiala "J. C. Arriaga" Musika Kontserbatoriora ateratzen denetik itzultzen den arte gertakizun oro estaliko duena, eskaera onartzean adierazten diren balioarekin eta baldintzekin.

 

Ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko ditu eskaerak, musika-tresnak edo altzariak atera baino bost egun lehenago gutxienez, eta, baimena emanez gero, argi eta garbi adierazi beharko ditu eskatutako alokairua nola eta zer baldintzatan egin behar den, eta fakturatu beharreko zenbatekoaren aurrekontua eta ordaintzeko baldintzak erantsiko ditu, onartutako tarifen arabera.

 

Baimena eman ondoren ezarritako tarifa ordaintzeko betebeharra, nolanahi ere, eskatutako materiala eskuratu baino gutxienez bi egun lehenago egin beharko da, betiere lankidetzagatik ordaintzetik salbuetsita dagoela adierazten duen idatzizko akordiorik ez badago.

 

2.3. Musika-tresnak edo bestelako altzariak alokatzeko prezioak.

 

Auditorioan pantaila handia instalatzea proiektagailuarekin: 120 € eguneko

Musika-tresnak eta materiala: Balioaren % 3 lehenengo 12.000 euroen gainean gehi aurreko muga gainditzen duen zenbatekoaren gaineko balioaren % 2, eguneko.

 

2.4. Prezio horiek (1.1 eta 2.3) urtero eguneratuko dira KPI ofizialaren arabera.

 

2.5. Kontserbatorioko ikasleei instrumentuak mailegatzeko prezioak (2.1 atalaren arabera).

        24/25 ikasturtetik aurrerako prezioak:

* Instrumentu-mailegua ikasturte batean  ..............    80 € 

* Instrumentu-mailegua hiruhileko batean .................30 €

* Musika-tresna bera ematen den urte bakoitzeko kuota % 50 igoko da

(2. urtea = 120 €, 3. urtea = 180 €eta 4. urtea = 270).

 

Kuota horretatik salbuetsita geratuko dira taldeetan (orkestra, banda, ensembleak)  noizean behin erabiltzen diren instrumentuak, hala nola: piccoloa, flauta altua, klarinete baxua, la klarinetea, rekintoa, korno ingelesa, oboe d'amore, saxo sopranoa, saxo tenorea, saxo barítonoa, do tronpeta, tronpeta piccoloa, fliskornoa, tronboi altua, tronboi baxua eta silbotea.





 

2.6. Aurreko zerrendan ez dagoen beste material bat erabiltzeko prezioak eskatzailearekin batera zehaztuko dira.