JUAN CRISOSTOMO DE ARRIAGA MUSIKA KONTSERBATORIOAREN HISTORIA
1919ko uztailaren 9an Bizkaiko Foru-Aldundiak Bilbon Musika Kontserbatorio bat sortzeko proiektua onartu zuen.
Proiektu honen atzean musikarekiko urte askotako grina eta gogoa zegoen eta aldi berean, pertsona ezagun eta erakunde partikularrek proiektu hori gauzatzeko egindako ibilbidea ere bai.
Sasoi horretan erakunde publikoetatik probintzia osoan zegoen musikaren irakaskuntzari buruzko eskariari erantzuna eman nahi zen, batez ere, Bilbon, non bere garapen maila gorenean zegoen, ehun mila biztanle baino gehiagorekin.
Bizkaiko Foru Aldundiak, une horretan bere kabuz, Musikarako Zentro berriaren erantzukizuna onartu zuen. Hala ere, Udaletxea gonbidatzeari ez zion uko egin Gobernu-Batzordean bere postua gordez, badaezpada, agian “…erakundeari noizbait bere laguntza eskaintzeko asmoarekin…”
Musika ikastetxe haren arduradun izateko Gobernu-Batzordea lanean hasi zen ikasketa eta araudi planak garatuz, etorkizunerako zentroa aukeratuz, materialak erosiz eta azkenik oposaketa eta lehiaketarako deia zabaldu zuten irakasle taldea sortzeko.
Lan guzti honen ondoren, musika irakasleen oposaketak 1920ko ekainean ospatu ziren eta irakasle taldea osatu zen, baina oraindik aretoak ez zeuden prest. Orduan Elkarte Filarmonikoko kideek beraien aretoak eskaini zizkieten ikasturte hasiera aurreikusita zegoen datarako, hots, 1920ko urriaren 1erako.
Esan beharra dago, Elkarte Filarmonikoko kideek Musika Kontserbatorioaren sorrerarako bultzatzaileak izan zirela hasiera hasieratik eta gainera bertako Gobernu Batzordeko kideak ere bai.
Bilboko Musika Kontserbatorioak hogei eta bost irakasle eta laurehun eta hogei eta hiru ikasleekin eman zion hasiera bere ibilbideari 1920. urtean. Bizkaiak eta hain zuzen ere, Bilbok, halako Musika Kontserbatorio baten itxaropena zuten eta momentu horretan aurreikusten ziren eskaerei modu oso baikorrean erantzun zieten.
Dena den, 1921eko otsailean, lekualdatzea izan zuen Musika Kontserbatorioak bere lehenengo egoitzara, Alde Zaharreko Santa Maria kalean alokairuan hartutako lokal batzuetara. Baina egoitza hau txiki geratu zen segituan. Horregatik, Musika Kontserbatorioko Batzordeak, hasiera hasieratik proposatu zuen musikaren irakaskuntzarako kokapen egoki baten beharraren proposamena egitea.
Asmo horiek gauzatzea denbora asko behar izan zuten, baina halako batean heldu ziren.
Foru Aldundiak Liburutegia eta Artxibategia jartzeko zeukan eraikinean, areto batzuk esleitu zituzten Musika Kontserbatorioa han kokatzeko. Hortaz, 1927-28 ikasturtean, aurreneko aldiz, Diputazio kalean hasi ziren Musika Kontserbatorioko ikasketak bigarren eta hirugarren solairuan.
Kontserbatorioaren lehen urratsak hiriko musika erakunde ezagunekin lotuta zeuden, hau da, Elkarte Filarmonikoa eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.
Aipatu bezala, Elkarte Filarmonikoko kideek Musika Kontserbatorioaren sortzaileak izateaz gain, hasierako proiektuaren sustatzaileak ere izan ziren, eta bertako Gobernu Batzordeko kideak ere bai. Eta horrez gain, hasierako hilabeteetan beraien lokalak eskaini eta utzi zituzten, ikaskuntzarako eta liburutegiko materiala, eta beraien kontzertu organoaren erabilera baimendu zuten instrumentu horren ikaskuntzarako.
Elkarte Filarmoniko hau izan zen Musika Kontserbatorioko ospakizun nabarmenenak ospatzeko esparrua, esate baterako: lehiaketak eta sari banaketak, kontzertuak, Santa Zezilia jaia….
Modu horretan 1955-56 ikasturtera arte Elkarte honek bere egoitza utzi zion Kontserbatorioari bere ospakizun berezietarako. Eta Elkarte Filarmonikoari lotuta oroitzapen eta esker ona zor diegu sasoi horretan Bilboko musika erakunde emankorren sustatzaile izan ziren hirukoteari: Juan Carlos Gortazar, Javier Arisketa, eta Lope de Alaña. Hauei esker, batez ere, Kontserbatorioa sortu zen.
Aldi berean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa ere, 1922. urtean sortu zen Kontserbatorioa sortzeko izan zen ilusio eta babes berberarekin, bertako eta Kontserbatorioko lehen Zuzendaria Armando Marsick izan zelarik.
Carmen Rodriguez Suso musikologoak Kontserbatorioko 75. urteurreneko ospakizunen kontzertuen programako sarreran gogorarazi zigunez, Armando Marsick bi erakundeen arteko zubi lanean aritu zen, alde batetik irakaskuntza alorrean, eta bestetik orkestrako lanbidean. Izan ere,Kontserbatorioko hainbat irakasle orkestrako kideak ziren eta aldi berean, Kontserbatorioko hainbat ikasle hurrengo urteetan orkestrako partaide izatera heldu ziren.
Horrela, Bilboko Musika Kontserbatorioak probintziako erakunde publiko eta pribatuek babestuta eta bideratuta hasi zuen bere ibilbidea. Eta hurrengo urteetan bizkaitarren musika irakaskuntzaz arduratuko zen irakasle talde bikaina izan zuen. Horietako batzuk ezagunak, esaterako, Jesus Guridi. 1942. urtera arte organo eta harmonia irakaslea izan zena, bikaina sortze-lan musikaletan. Irakasle berri asko eta asko, aurretiaz Kontserbatorioko ikasle onenak eta nabarmenenak izandakoak ziren.
Hori dela eta, Kontserbatorioan bere karrera amaitu zuten lehen ikasleek harrotasun handia adierazi zuten ikastetxe horretarako.
Esaterako Jesus Aranbarrik 1921-22 ikasturtean Organoko Goi Mailako ikasketak lortu zituen eta 1925-26 ikasturtean Pianokoa, eta urte horretan bertan Clara Bernalekin batera Pianoko saria irabazi zuen. Garai horretako emaitza emankorrenetako batzuk izan ziren hauek.
Clara Bernal sari hori jaso eta nahiko laster, eta betiko, Kontserbatorioko piano irakasle izatera pasatu zen, eta Jesus Arambarrik bere ikasketak Paris eta Basilean amaitu eta gero ibilbide musikal oso ospetsua hasi zuen, lehengo eta behin, Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari izanik eta geroxeago Madrilgo Orkestra eta Udal Bandarena ere.
Kontserbatorioaren ibilbidean, eta denbora luzez, beste hainbat eta hainbat ikasle ere joan etorrian ibili izan ziren, gerora, maisuak, irakasleak, orkestra zuzendariak, konpositoreak eta kontzertistak bihurtuko zirenak. Eta horrela jarraitu du gaur egunera arte. Bitartean, urte luze guzti hauetan, Kontserbatorioak gure erkidegoko gertaera historiko denak islatu izan ditu eta aldi berean, Musikaren irakaskuntzarako proposamen eta eskaera anitzei erantzuna eman die.
Aurreneko aldaketa graduen sistema aldatzearena izan zen, urte osoko ikasturteekin. 1927ko iraileko Errege Aginduz, Bizkaiko Musika Kontserbatorioan egindako ikasketek balio ofiziala lortu zuten, baina horretarako beraien ikasketa planak egokitu egin behar izan zituzten, 1905ean Madrileko Errege Kontserbatorioak onartutakoetara.
Horrela, ordura arte eskainitako ikasgaiei beste berri batzuk gehitu zitzaizkien: Ganbera musika, Akonpainamendua, Musikaren Historia eta Estetika. Eta geroxeago, 1942an, berriro, beste berrantolaketa bat eman zen, Plan berrien arabera, Kontserbatorioak kategoria profesionala lortu zuen bere balio akademikoarekin.
Garai horretan Kontserbatorioan ikas zitezkeen instrumentuen espezialitateek atzerakada eman zuten. Instrumentuen eskaintza eta eskaera espezialitate gutxi batzuetan kokatu ziren: pianoa, biolina, kantua eta biolontxeloa. Ikasle ia gehienek pianoko ikasleak ziren. Gerra zibilaren osteko urte sasoi zailak ziren. Hala ere, Kontserbatorioaren presentzia gogor mantendu zen Bilbon eta Bizkaiko ingurune musikalean.
Berrogeiko hamarkada amaitzean, Kontserbatorioak zeukan ezarpenaren ondorioz, Marcelino Ibañez saria sortu zen.
Bilboko ekimen pribatu batek Kontserbatorioan heziak ziren gazte musikarien sustapena egin nahi izan zuen. Izan ere, Corona Arritola andereak,Ibañez de Betolazaren alarguna zenak, eta bere oroigarri moduan, Kontserbatorioan ikasketak bukatzen zituzten ikasle onenentzat sari banaketa bat ezarri zuen ikasleak motibatzeko asmoarekin. Sari honen banaketan parte hartzeko eskubidea zuten esleipena egiten zen aurreko bost urteetan ikasketak bukatu zuten guztiek. 1950. urtean Pianoa eta Biolineko aurreneko lehen sariak Joaquín Achucarro eta Felix Ayok lortu zuten. Urteak pasatuta, hirurogeigarren hamarkadan, Kontserbatorioko irakasle izan zen Clara Bernalen oroimenez egindako Clara Bernal Saria gauzatu zen.
1956. urtean Kontserbatorioari Juan Crisóstomo de Arriaga izena jartzea erabaki zen eta urte hartako memorien transkripzioak honako hau zioen: “ interes handikoa izan zen Kontserbatorioaren parte hartzea Bilboko erakunde musikalek Juan Crisóstomo de Arriaga musiko ezagunaren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldietan. Gai honekin jarraituta, urtarrilaren bukaeran, hilaren 25ean hain zuzen ere, Arriaga bera omentzeko bereziki, musika aste osoa antolatu zen eta ekintzen egitarau osoa Kontserbatorioren kontura izan zen.
Ekitaldien egitarauan Federico Sopeña Jaunaren hitzaldi bat egon zen “Arriaga eta bere garaiko musika” izenburuarekin, Arriaga beraren konposizio batzuekin, eta hauetako hau “Variaciones sobre el tema de la Húngara para violín y violoncello” obraren lehen emanaldia burutu zuten Kontserbatorioko irakasle ziren Sixto Osorio Jaunak eta Gabriel Verkos jaunak, eta aldi berean, “Tres estudio o caprichos para piano” Aurelio Castrillo Jaunak jo zuen.
Arriaga jaunari eskainitako musika astearekin batera eta Arte Ederretako Zuzendaritza Nagusiak izandako ekimena dela medio, modu ofizialean Musika Kontserbatorio izendapena jaso zuen Juan Crisóstomo de Arriaga izenarekin. Hortik aurrera , izendapen horrekin are eta nabariagoa eta publikoa geratuko zen Kontserbatorioak musikari bilbotarrarekiko oroimena.
1966. urtean ikasketa plan berriak heldu ziren, Graduen bidezko Irakaskuntza Arautua ezarri zen ( Oinarrizkoa, Erdi mailakoa eta Goi mailakoa ) eta espezialitateen curriculuma hedatu egin zen ikasgai berriak gehituz. Irakaskuntza modu hauen ezarpena pixkanaka egin zenez, Kontserbatorioaren sorreran zeunden anbizio, desira eta nahiak berreskuratzea lortu zuten denbora labur batean, hau da, formakuntza eskainiz orkestra-espezialitatean eta ez orkestra –espezialitatean, gero probintziako giro musikala aberasteko bertatik doituak ateratzen ziren giza baliabideekin.
Aldez aurretik alboratuta zeunden espezialitate batzuen berrezarpenean eta beste berri batzuen ezarpenerako lehen bultzada Bizkaiko Foru Aldunditik etorri zen, berau, oraindik Kontserbatorioko erakunde tutelatua izaten jarraitzen zuelarik.
Urteak geroztik, 1985etik aurrera, Lurralde Historikoen Legea dela medio, Eusko Jaurlaritzaren ardurapean geratuko zen Hezkuntzaren konpetentzia, eta musika hezkuntzaren ezarpena berak eskuratu zuen. 1986an Pianoa eta Kantuko Goi mailako espezialitateak lortu ziren eta 1987an, gaur egun oraindik indarrean dauden beste espezialitate guztiak lortzeaz gain, Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Mailako Kontserbatorioaren izendapena gauzatu zen.
Gaur egungo Kontserbatorioaren historiarik berrienetakoa, musika ikasketen berritzapenari dagokio. 1992-93 ikasturtetik aurrera, LOGSE Ikasketa Plan Berria ezarri zen, 1966ko ikasketa plana 2000-01 ikasturtean bukatu eta gero. Aipatu behar da ikasturte horretatik aurrera Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioak Goi Mailako ikasketen konpetentzia galdu egin zuela, Oinarrizko eta Erdi Mailako ikasketen ardurapean geratuz. Goi Mailako ikasketen konpetentzia Donostiara bideratu zen. Eta nahiz eta Kontserbatorio honek izugarrizko ahaleginak eta ahobatezko aldarrikapenak eskatu, ez zuen lortu eskaera hori berreskuratzea. Hala nola, Azkuna alkate Jaunak ere ikastetxe berriaren inaugurazio diskurtsoan aipamena egin zion, berriro, eskaera honi.
Ibilbide luze honetan, esan beharra dago, 1920an Kontserbatorioaren sorreran izandako ilusio haiek, beraien fruituak ematen jarraitzen dutela eta jarraituko duela.
2006-2007 ikasturtean Ibarrekolanda Plazan kokatuta dagoen eraikin berria inauguratu zen, ikastetxearen irekiera ofiziala 2007ko martxoaren 27an egin zelarik, eta ospakizun horretara Euskal Erakundeetako Ordezkari ezberdin asko bertaratu ziren.