The article is not avalaible.

 

SARBIDE-PROBAK 2020-2021

2019/10/10 argitaratua

 

Datak:

Musika Ikasketa  Profesionaletarako sarbide-probetarako matrikula eta Oinarrizko Ikasketarako  aurre-matrikula, maiatzaren 4tik 15era  bitartean, idazkaritzako ordutegian egingo dira.

Beste kontserbatorio eta  adskribatutako beste zentruen  espediente-lekualdaketen eskaerak  maiatzaren 4tik 15era egingo dira.

 

Izen-emate kostua: 

Oinarrizko ikasketak egiteko sarbide-probako aurre-matrikulak EZ du kosturik.
Ikasketa Profesionalak egiteko sarbide-probarako  izen-emate tasa 28,02 €koa da.

 

Informazio gehigarria:

Bilboko J. C. Arriaga Musika Kontserbatoriorako Sarbide-Probei buruzko informazio gehigarria nahi duten interesatuak,  zentrora joan daitezke aurretiko hitzordua eskatuz hurrengo posta elektronikoan:

jefadeestudios-ikasketaburua@conservatoriobilbao.com.

 

 

INFORMAZIO OROKORRA

 

OINARRIZKO IKASKETEN 1. MAILA

 

Urtero  Jasotako eskaera kopurua zentroko plaza libreen kopurua baino handiagoa denez, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan instrumentu bat ikasi nahi duten ume guztiek , musika ikasketak hasi ahal izateko , Sarbide-Proba erraza egin behar dute, oinarrizko ahalmenak balioezteko asmoz. Proba hau kontuan izanik, zentroak  zerrenda bat argitaratuko du, puntuazio  altuenetik baxuenera ordenatuz,  (mozketako notarik baxuena: 160 puntu); Zerrendako ordenak,  instrumentu aukeraketarako eta musika-hizkuntza talde aukeraketarako balioko du. Oinarrizko  sarbide-proba gainditzeak ez du plaza baten lorpena bermatzen zentroan. Kontserbatorioko ikasle ofizial bezala matrikulatzea, posible izango da bakarrik plaza libreak  baldin badaude. 

Aurre-matrikulak, sarbide-proba egiteko baino ez du balio, eta ez du zentroan plaza bat bermatzen.

 

Aurre-matrikula egiteko baldintzak:

 

-         2006 eta 2012 urteen artean jaioak izatea.

-  Kontserbatorioko idazkaritzan edo web orrian aurkitu daiteken ESKAERA betetzea eta idazkaritzan ezarritako epean ematea.  

-         Interesatuaren Errolda-Ziurtagiria.

 

 

 

Zentroen plaza lortzeko baldintzak:

 

-   Sarbide-proban gutxienez 160 puntu atera behar dira (adinarengatik dagozkion puntuak gehitu gabe) 

-         Oinarrizko ikasketetarako  sarbide-proba gainditzeak ez du plaza baten lorpena bermatzen zentroan. Kontserbatorioko ikasle ofizial bezala matrikulatzea, posible izango da bakarrik plaza libreak  baldin badaude. 

 

 

Prozesuko egutegia:

 

- Izen-emateko epea: Maiatzaren 4tik 15era arte, idazkaritzako ordutegian.

- Informazio bilera eta kontzertu didaktikoa maiatzaren 20an, 18:00etan Kontserbatorioko Auditorioan.

- Ekainaren 18an eta 19an, "instrumentuen erakusleihoa" egingo da, proban gutxienez 160 puntu atera duten ikasleentzat. Ekintza honetan, ikasleak instrumentu ezberdinen geletatik pasako dira , instrumentuak hurbiletik ikusteko. Instrumentuen aurkezpen honetara joateko ordutegia web-orrian ipiniko da.

Probaren eguna eta ordua: Probak ekainaren 8, 9 eta 10ean egingo dira. Maiatzaren bukaeran zehaztuko dira eguna eta ordua.

 

 

- Emaitzen argitaratzea:  behin probak bukatuta, emaitzak iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira (inskripzio zenbakia eta lortutako puntuazioa). 2 eguneko epea egongo da erreklamazioak egiteko. Epe hori pasata, behin-betiko zerrenda argitaratuko da (adinarengatik  emandako puntuak gehituz).

 

- Espezialitate instrumentaleko esleipena eta musika-hizkuntza taldearen aukeraketa: Ekainaren 29an, 17:00etan eta saio bakarrean, ikasleak espezialitate instrumentala, baita ere instrumentu eta Musika-hizkuntzako ordutegia aukeratuko du.

Espezialitate desberdinetako plaza libreak, ekainaren 26an web-orrian eta Iragarki-taulan argitaratuko dira.

 Sarbide-Proban lortutako puntuazioak instrumentu eta  musika-hizkuntza taldea aukeraketa ordena erabakiko du.

Aipaturiko sarbide-proban lortutako puntuazioan berdinketarik egotekotan, Eusko Jaurlaritzak egindako zozketan  suertatu den  hauste-letrak deitura-ordena erabakiko du.

 

 

Izena emateko epea:

 

Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an, 9:00etatik 13:00ak arte.

 

 

 

 

IRAKASKUNTZA PROFESIONALAK

 

 

 

2014ko urtarrilaren 30ko Ordena.

Ikasketa profesionalak egiteko sarbide-probetarako izen-ematea, Idazkaritzan egingo da maiatzaren 4tik 15era bitartean, biak barne, idazkaritzako ordutegian.

Proben datak zentroko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira.

Oinarrizko Maila bukatu eta Ikasketa Profesionalera sartu nahi duten ikasle guztiek sarbide-probak egin beharko dituzte derrigorrez.

 

Ikasketa Profesionaletan sartzeko betekizunak:

 

Dokumentazioa bete eta idazkaritzan eman, ondorengo loturan adierazten den bezela (Maiatzaren 4tik aurrera): Matrikulazio-esteka    

 

- Maiatzaren 4tik 15era arte idazkaritzan aurkeztu proban joko diren obra eta estudioen fotokopiak.

 

- Sartu nahi den kurtsorako sarbide-proba gainditu (Baldintzak eta ikasturte bakoitzari buruzko informazioa zentroko web-orrian argitaratuta daude).

 

- Ikasketa Profesionalerako  sarbide-proba gainditzeak ez du plaza baten lorpena bermatzen zentroan. Kontserbatorioko ikasle ofizial bezala matrikulatzea, posible izango da bakarrik plaza libreak  baldin badaude. 

 

Proben garapena:

 

Ekainaren 10etik aurrera garatuko dira.

Sarbide-Probak espezialitate intrumentaleko epai-mahai bakarrak ebaluatuko ditu. Bai proba instrumentala bai proba teoriko-praktikoa egun berean egingo dira. 

 

2014ko urtarrilaren 30ko aginduaren arabera: "Epaimahaiburuek egiaztatu egingo dute hautagaien nortasuna (hautagaiek nortasun-agiri nazionala edo beste egiaztagiriren bat aurkeztu behar dute). Kantuko edo espezialitate instrumentaletako postuetako hautagaiek epaimahaiaren aurrean interpretatuko dituzten obren partiturak eraman behar dituzte. Partitura horiek epaimahaiari emango zaizkio proba egin aurretik. Hautagaia pianoan izango duen laguntzailearekin aurkeztuko da probara.

Interpretazio proba publikoa izango da eta epai-mahaiak grabatuko du.

Ikasturte eta espezialitate  bakoitzeko proben edukiak web-orrian argitaratuko dira.

 

Emaitzak:

 

Ikasketa Profesionalerako sarbide-proben behin-behineko emaitzak (matrikula-zenbakia eta nota) kontserbatorioko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira.

Kexa-aldiaren ondoren, zentroak  zerrenda bat argitaratuko du iragarki-taulan eta web-orrian, puntuazio  altuenetik baxuenera ordenatuz; zerrendako ordenak, Ikasketa Profesionaletako lehenengo kurtsoko ikasgai kolektiboen aukeraketarako balioko du.

Ikasketa profesionaletarako  sarbide-proba gainditzeak ez du plaza baten lorpena bermatzen zentroan. Kontserbatorioko ikasle ofizial bezala matrikulatzea, posible izango da bakarrik plaza libreak  baldin badaude. 

Behin proba gainditu duten ikasle guztiek plaza desiratutako espezialitatean aukeratu dutelarik, itxarote-zerrendan dauden ikasleei eskainiko zaie, antzeko instrumentu batean matrikulatzeko aukera.

 

Matrikulazioa:

 

Behin sarbide-proba gaindituta,  eta zentroan plaza lortuta, matrikula egingo da.

2020-2021eko ikasturterako matrikulak Kontserbatorioko idazkaritzan egingo dira ekainaren 18 eta 19an,  idazkaritzako ordutegian.

 

 

2020-21 PREZIOAK

 

 

LEHEN ALDIZ MATRIKULATUAK

DAGOENEKO MATRIKULATUAK

OINARRIZKO IKASKETAK
 

                                  387,96 €

Familia ugaria  193,98 €

                            378,6 € 

Familia ugaria   189,3 €

IKASKETA

PROFESIONALAK

                                 481,2 €

Familia ugaria  240,6 €

                         471,8 €

Familia ugaria  235,92 €

 

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA

GOIZEZ ASTELEHENETIK OSTIRALERA:

Ordua: 9:00-13:30

ARRATSALDEZ ASTELEHENETIK OSTIRALERA:

Ordua: 16:00-19:00